Gaitzespen irmoa Tolosan gertatutako eraso sexistaren aurka

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/01 | Berdintasuna
  • Gaur arratsaldean egindako elkarretaratze jendetsuan irmoki salatu eta arbuiatu du Tolosako herriak Inauterietan gertatutako eraso sexista.

Adierazpen bidez, Tolosako Udalak, Tolosako Asanblada Feministak, Festa Batzordeak eta Tolosako gainerako eragile eta talde sozialek, erabateko gaitzespen, sumindura eta amorru handiena adierazi dute Tolosan inauterietako igandean emakume baten aurka izandako erasoaren aurrean.

Elkarretaratzearen bidez, babes eta elkartasuna helarazi nahi izan diote emakumeari eta bere inguruneari, baita bere eskubideak eta intimitatea babesteko errespetu osoa ere.

Jaien inguruan DENAK EZ DU BALIO. Tolosako inauterietan indarkeria matxistak eta sexu bortxakeriak ez dute lekurik. Tolosak jai berdinzaleak nahi ditu, emakumeak aske sentitzen diren jaiak nahi ditu Tolosak, eta ez dira onartzen, ezta onartuko ere inolako eraso sexistarik.

“Ozen esaten dugu, erasotzaileak ez dutela tokirik gure herrian eta irmotasunez erantzungo diegula beti eraso sexistei. Gizarte eta estamendu guztien jarrera aktiboa ezinbestekoa da behin betikoz indarkeria matxistarekin amaitzeko; jaiak libre eta bake giroan igarotzeko, emakume bat bera ere gehiago ez dadin erasotua sentitu, ez jaietan, ezta bere egunerokoan ere”. “Emakumeak libre izan gaitezen Tolosan, Inauterietan eta NON NAHI”.

Elkarretaratzeko adierazpena osorik hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA