Haurtzaroko sexu-abusuei buruzko ikuspegiak lantzeko tailerra egingo da datozen asteetan Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/21 | Berdintasuna
  • “Palabras Dislocadas: perspectivas sobre los abusos sexuales en la infancia” tailerra Susanna Minguell-ek emango du Kultur Etxean maiatzaren 28 eta 29an eta ekainaren 4,5,11 eta 12an.

  • Haurtzaroko sexu-abusuak salatzeko eta ikusarazteko ikastaroa izango da, non gizartean haurtzaroko sexu-abusuak duten eragina eta trataera zalantzan jarriko diren.

 

Maiatzaren 28 eta 29an, ekainaren 4, 5, 11 eta 12an, Tolosako Kultur Etxean, haurtzaroko sexu-abusuei buruzko 6 saioko “Palabras Dislocadas: perspectivas sobre los abusos sexuales en la infancia” tailerra emango da. Saio guztiak gazteleraz izango dira.

Tolosako Udalaren helburuetako bat da Tolosa herri berdinzaleago batean bihurtzea; ondorioz, lanketa pedagogikoen bidez haurtzaroko sexu-abusuen gaiari erakunde publikoetan ere ikusgarritasuna emateko apustua egin du. Haurtzaroko sexu abusuak esparru pribatuan soilik gertatzen direla dioen ikuspegi murrztailea gainditzea du helburu datozen asteetan egingo den tailerrak. Hausnarketarako, sentsibilizaziorako eta salaketarako ikastaro bat da, eta 2019an izen berarekin argitaratu zen liburua du abiapuntu.

Susanna Minguell, Bartzelonako Unibertsitatean Filosofian lizentziatua, izango da ikastaroko dinamizatzailea, eta plazak mugatuak dira. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 67 03 83 telefonora deitu behar da. Bertaratuko direnek, astebete edo egun batzuk lehenago, norberarentzat jazarpena zer den islatzen duen argazki bat bidali beharko du palabrasdislocadas@gmail.com helbidera, eta lehen saiorako abiapuntuak izango dira.

Honakoa izango da saioen ordutegia:

05/28

16:00-20:00

05/29

10:00-13:00

06/4

16:00-19:00

06/5

10:00-14:00

06/11

16:00-20:00

06/12

10:00-13:00


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA