Zabalik da Goxua eta Esneki azoka berezietan postua jartzeko eta gazta lehiaketan parte hartzeko izen ematea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Urriaren 11 baino lehen egin beharko da izen-ematea kasu guztietarako.
     

 

Tolosako Udalak zabaldu du urriaren 25eko Goxua azoka berezian eta azaroaren 8ko Esneki azokan salmentarako postuak jartzeko izen-emate epea, baita azken honen barruan egiten den Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Lehiaketarako ekoizleentzako izen-ematea ere.

 

Goxua: urriak 25

Gozogintzan oinarritutako azoka da Goxua. Aurtengo azokan parte hartu ahal izateko, urriaren 11 baino lehen eman beharko dute izena gozogileek, udalaren egoitza elektronikoan, baita UDATEn, herritarren arretarako udal bulegoan presentzialki ere. Guztira 25 posturentzako lekua izango da. Artisau-gozoen, norberak ekoiztutako eztien eta artisau-eran ekoitzitako gozogintzarako osagai edo produktuen postuak jarri ahal izango dira.

 

Esneki: azaroak 7-8

ESNEKI Euskal Herriko gazta eta esnekien azoka azaroaren 7 eta 8an ospatuko da, Tolosako Udalak, HAZIk, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Leartiker eta Esneki Zentroak elkarlanean antolatuta. Hitzordu honen barruan, esnekien azoka berezia eta Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Lehiaketa izango dira, besteak beste, biak hilaren 8an. Ekoizleentzako izen-ematea ireki da eta, kasu honetan ere, eskaerak urriaren 11rako egin beharko dira.

Azokan Euskal Herrian ekoiztutako gazta, jogurt, izozki, krema, mami eta bestelako esnekien postuak jarri ahal izango dira, gehienez 40 postu. Izen-ematea, udalaren egoitza elektronikoan edo UDATEn egin beharko da.

 

Euskal Herriko Gazta eta Esnekien txapelketa azaroaren 8an izango da, Beotibar frontoian. Lehaketa bederatzi mailatan banatuko da: freskoak, laktikoak, pasta bigunak, urdinak, behi-gazta onduak, ahuntz-gazta onduak, ardi-gazta onduak, jogurtak eta behi esne pasteurizatua. Maila bakoitzean bi azpi-kategoria izango dira: batetik, gaztagileak ekoitzitako esnearekin sortutakoena; bestetik, hirugarren bati esnea erosi eta eraldaldatzen dutenena. Azpikategoria bakoitzeko saridun bat egongo da; gero “txapeldunen txapelduna” izango den gazta hautatuko da. Kasu honetan, izen-ematea https://tolosakoazoka.eus/esneki/ bitartez egin beharko da. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA