Elkarteen arteko batel estropada berreskuratu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/16 | Kirolak
  • Larunbatean, hilak 20, jokatuko da Oria ibaian, 11:00etatik aurrera, 10 talderen parte hartzearekin. 

Festa kutsuko estropada batek hartuko dio lekukoa Kontxako Banderari: Tolosako elkarteen arteko batel estropada —Zerkausiko I. bandera— jokatuko da larunbat goizean, Oria ibaian. Izen horrekin berreskuratu nahi izan du Udalak, elkarteen eta Tolosaldeko Arraun Klubaren laguntzarekin, duela urte batzuk antolatzen zen elkartasun estropada.

«Elkartasun estropada antolatzen zuen taldea oraindik existitzen zen, eta Udaletik egitasmoa berreskuratzeko asmoa genuela adierazi genien. Amua bota eta berehala ikusi genuen gogoa bazegoela. Deialdia egin eta azkar batean iritsi ginen talde parte hartzaileen mugara. Gerora ere beste batzuk azaldu dute parte hartzeko interesa, baina ez genuen batel gehiago. Ikusiko dugu, TAKekin batera, aurrera begira zein aukera ditugun parte hartze hori zabaltzeko», azaldu du Josune Sanz, Gobernantza eta Komunitatea saileko zinegotziak.

Jai giroan murgilduta, eta estropadaren emaitzak bigarren plano batean utzita, egitasmoaren helburu nagusiak dira elkar ezagutza eta saretzea sustatzea, arraunaren bidez. «Aurrerago baditugu elkartegintza hori lantzeko eta balioan jartzeko ideia batzuk, baina hemendik hasi nahi izan dugu bazegoelako nolabaiteko oinarri bat», dio Sanzek.

Hamar batel

Orotara herriko hamar taldek hartuko dute parte. Elkarte gastronomikoek ez ezik —Aiz-Orratz, Batasuna, Emendek, Gure Txokoa, Lizardi, San Esteban eta Txinparta—, bestelako kultur eta kirol eragileek ere parte hartuko dute —Udaberri Dantza Taldea eta Enroke Xake Taldea. Udalak ere izango du bere batela.

11:00etan abiatuko da lehia. Bina bateleko bost txanda jokatuko dira lehenengo, eta beste behin errepikatuko da hori, kaleak aldatuta. Denbora onena egiten duten bi batelak arituko dira finalean, nor baino nor gehiago, bandera lortzeko lehian.

 

  1. kalea

2. kalea

  1. kalea

2. kalea

1 eta 6 txandak

Gure Txokoa

Tolosako Udala

Tolosako Udala

Gure Txokoa

2 eta 7 txandak

San Esteban

Enroke Xake

Enroke Xake

San Esteban

3 eta 8 txandak

Lizardi

Batasuna

Batasuna

Lizardi

4 eta 9 txandak

Aiz-Orratz

Txinparta

Txinparta

Aiz-Orratz

5 eta 10 txandak

Emendek

Udaberri

Udaberri

Emendek

Además de la práctica deportiva, la fanfarre Udaberri amenizará las calles de Tolosa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA