Konpromiso zehatzak martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/08 | Berdintasuna
  • Hiru alderdi politikoen artean adostutako adierazpen instituzionala, gaurko eguna ospatu eta etorkizunera begirako erronkak finkatzeko.

 

Tolosako Udalak, adierazpen instituzionala irakurri du gaurko egunean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, konpromiso zehatzak hartzeko:

  1. Indartzea baliabide ekonomiko, pertsonal eta teknikoak, eskualdeko udalekin batera, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak behar dituen baliabide eta zerbitzuak abian jartzeko.

  2. Jarraitzea genero-ikuspegiaren eta giza eskubideen integrazioa sendotzen, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko esku-hartze publiko guztiaren inspirazio gisa, bai eta Udaleko arloen arteko koordinazioan ere, genero-ikuspegia izango duten udal aurrekontuen definizioan eta plangintzan oinarriak jartzen aurrera egiteko.

  3. Jarraitzea administrazioko langileen prestakuntzarekin indarkeriaren kontrako protokoloaren inguruan, prestakuntza hori berdintasuna ardatz duten gainerako barneprestakuntzekin uztartzea, eta progresiboki planifikatzea oinarrizko, derrigorrezko eta etengabeko prestakuntza-plana.

  4. Zabaltzea arreta emateko sistema emakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien biktimei, gure eskumenen esparruan, detekzio goiztiarreko sistemen hobekuntzan aurrerapenak egitea, eta neurri guztien erdigunean jartzea biktimen eskubideak eta haien ahalduntzea eta biktimen erreparazioeskubidearen aitortza.

  5. Aurrera egitea ikuspegi intersekzionalaren integrazioan, estrategia gisa erabiltzeko generoa beste diskriminazio-ardatz batzuekin batera (adina, klase soziala, jatorria, eta abar) gainjarrita geratzen den modu partikular guztiei erantzuteko, eta hala, emakumeen artean funtsezko esperientzia desberdinak sortzeko, parte-hartze demokratiko, global eta askotarikoa berma dadin.

  6. Sakontzea herritarren sentsibilizazioan, eta kanpaina eta programa instituzionalak bermatzea gizartea kontzientziatzeko eta emakumeak ahalduntzeko, eta bereziki gizonak eta haurrak ahalduntzeko.

  7. Jarraitzea neurrien garapen integralarekin, berdintasunaren alde eta emakumeak, nerabeak eta neskatoak modu indibidualean eta kolektiboan ahalduntzeko, Gazteria Zerbitzuarekin koordinatuta, parte-hartzea bultzatuz eta haiek mugimendu feministari egindako ekarpenak gehituz. Horretarako, Jabetze Eskolak beharrezko baliabideak izango dituela bermatuko da.

  8. Hobetzea eta aldian-aldian eguneratzea erakundeen akordioak eta koordinaziosistemak, hala nola, martxan den indarkeriaren aurkako II. Protokoloa. Bestalde, protokoloaren definizioan kontuan izatea indarkeria mota ezberdinak.

  9. Zaintza mahai bat eratzeko prozesua abian jartzea. Mahai hau zaintza sistemari buruzko analisia egin eta honen konpromiso kolektiboari heltzeko estrategia publiko-komunitarioak diseinatzeko eta abian jartzeko elkarrizketarako erabakigune bat izango da, erpin guztiak ukituko dituena: itzalpean dauden etxeko langileen egoera erregulatzetik hasi eta erregulatutako zerbitzu sistemaren inguruko hausnarketa egiteraino. Eta arreta berezia jarri beharko du parte hartzeko zailtasun handienak dituzten emakumeen kolektiboen beharretan.

  10. Identifikatzea eta aztertzea gure udalerriko etxeko langileen egoera, koordinaturik Gizarte Zerbitzuekin, Migrazioarekin, Tolosaldea Garatzen garapen agentziarekin eta eremu horretan inplikatuta dauden komunitateko gizarte-eragileekin, eta ekimenak bultzatzea Informazio eta Orientazio Juridikoko Zerbitzua sustatzeko eta, horrela, lan-harremanen kontratu-formalizazioan aholkularitza bermatzeko.

  11. Zaintza-lanen balio sozial eta politikoa aitortzen duten komunikazio-kanpainak egitea, arreta berezia jarrita erantzunkidetasunean eta etxeko langileenak bezalako errealitateak ikusaraziz.

Irakurri erakunde adierazpen osoa hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA