Usabalgo kirol parkearen eta Olarrain auzoaren arteko bidea erabat moztuko da astelehenetik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/11/04 | Obrak, Zerbitzuak
  • Tarte horretan hondoratuta dago lurra puntu bat baino gehiagotan, eta egonkortzeko eta guztiz konpontzeko lanak egingo dira.
  • Lanek, ondo bidean, hiru hilabeteko epea beharko dute gutxi gora behera, eta denbora horretan guztiz itxita izango da eremua.

Usabalgo kirol parkearen eta Olarrain auzoaren arteko bidegorria eta oinezko bidea erabat moztuko dira, astelehenetik, hilaren 10etik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidearen konponketa lanak egingo baititu.

Lurra hondoratuta dago tarte horretako puntu bat baino gehiagotan Oria ibaiaren aldera, eta, denboraren poderioz, areagotu egin da egoera. Maldan dagoen 170 metro inguruko tartea da kaltetuena, eta hor zentratuko dira lanak batik bat. Tarte horretako zoladura guztiz konpontzea da lanen helburua. Horretarako, orain arteko zoladura guztiz altxako da eta, berria egin aurretik, eusteko eta egonkortasun handiagoa emateko lanak egingo dira.

Zoladura eraitsiko denez, bidea guztiz moztu beharko da, eta ezingo da bertatik pasa. Itxiera Usabalgo kirol parkearen amaieran eta Olarrain auzoko autobidearen bidegurutzean egingo da. Lanek, ondo bidean, hiru hilabeteko epea beharko dute gutxi gora behera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA