Ostiralean hasiko da Jabetze Eskolarako izen-ematea

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/09/07 | Berdintasuna
  • Guztira 23 jarduera antolatu dira; 9 urte osokoak dira, eta gainerakoak udazken-negukoak.
  • Eskaintzan izena emateko aukera irailaren 11n hasi eta 25era artekoa izango da, bi egunak barne.

Ostiraletik aurrera eman ahal izango da izena 2026-2027 ikasturteko Jabetze Eskolarako. Irailaren 11n hasi eta 25era eman daiteke izena, bi egunak barne.

Jabetze Eskolan, guztira, 24 jarduera antolatu dira: horietako 9 urte osokoak dira, eta gainerako 15ak udazken-negukoak. Askotariko eskaintza izango da, ikastaro nahiz hitzaldi formatuan:

Urte osoko ikastaroak:

  • Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldean
  • Grupo de literatura de mujeres del mundo
  • Batukada feminista
  • TxaranGORA!
  • Xilografia tailerra
  • Ahalduntze-margolanak / Pinturas para el empoderamiento
  • Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik
  • Yoga zure osasunerako
  • Zaintza arloan euskarazko komunikazio-gaitasunak lantzeko ikastaroa

Udazken-neguko ikastaro/hitzaldi berriak:

  • Egin Klik Ahalduntzeari. 3 tailer ezberdin
  • Presentación del libro: Las hermafroditas del siglo XXI
  • Osasun hormonala eta sendabelarrak, ziklikoak gara
  • Menopausia, ziklikoak gara
  • Gorputz-hitzak: mugimendu eta idazketa kreatiborako tailerra / Escribir desde el cuerpo
  • Zer dio ispiluak? Janaria, sare sozialak eta gure gorputza (neska gazteak)
  • La gran mentira corporal
  • Belaunaldi berriak matxistagoak al dira?
  • Memoria ilekordatzen / Trenzando memoria
  • Andragora Dantzan!
  • Islamofobiari buruzko elkarrizketak
  • ¡Azúcar! Salsa decolonial
  • Raíces en movimiento
  • Curso de iniciación a la costura

Izena emateko, izenematea.tolosa.eus orria bete beharko da. Zailtasunik izanez gero, jo Andragorara, edo eskatu informazioa eta laguntza Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxean (943 00 89 67) edo Tolosako Udaleko Berdintasuna Sailean (688869023 - berdintasuna@tolosa.eus).

Izena emateko epea amaituta, irailaren 30etik urriaren 9ra arte egin beharko da ordainketa. Ordurako ez bada ordainketa egin, baja eman, eta itxaron-zerrendako lehenari emango zaio toki hori. Matrikula Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean ordainduko da, kreditu-txartelaren bidez.

Urte osoko ikastaroetan plaza libreak geratzen badira, izen-ematea berriro irekiko da udaberriko Jabetze Eskolan.

Informazio gehiago hemen

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA