Tailerrak, bertso-saioa eta antzezlana Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/11/20 | Berdintasuna
  • Azaroaren 25ean bertan ere manifestazioa antolatu du Tolosako Asanblada Feministak; Trianguloan izango da, 19:00etan.
  • ‘Memoria ilekordatzen: Frankismoak errepresaliatutako emakumeen memoriaren inguruko ibilbidea’ jardunaldien barruan daude antolatuta ekintza batzuk.

Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako, elkarlanean, Tolosako Udaleko Berdintasuna Sailak, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak eta Tolosako Asanblada Feministak.

Azaroaren 16an izan zen lehen ekintza: 1724 noches. La vigilia de Michelle izeneko dokumentala aurkeztu zen Andragoran. Oraindik, hala ere, badago non parte hartua. Azaroaren 23an, Amatasuna zeharkatzen duten indarkeriak izeneko tailerra eskainiko du Sabeletik Mundura ekimeneko Nahia Alkortak. 18:00etan izango da Andragoran, ele bitan. Izena eman beharko da aurretik, andragora@andragora.eus helbidera idatzita edo 747.496.469 telefono-zenbakira deituta.

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean bertan, manifestaziora deitu du Tolosako Asanblada Feministak: 19:00etan abiatuko da Trianguloa plazatik, Ez ginen atzera egiteko jaio. Frente al fascismo, feminismo lelopean, eta Batumorek girotuta.

Azaroaren 28an, larunbatean, Automatak bertso-saioa izango da TOPICen, 19:00etatik aurrera: Amaia Agirre, Onintza Enbeita eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan.

Jardunaldiak: Memoria ilekordatzen: Frankismoak errepresaliatutako emakumeen memoriaren inguruko ibilbidea

Azaroaren 23an, 25ean eta 30ean, Frankismoan errepresaliatutako emakumeen inguruko beste ekintza batzuk ere izango dira. Ekintza horiek ordainpekoak dira, eta izena emateko, Andragorara jo behar da. Derrigorrezkoa izango da hiruretan parte hartzea. Hona hemen hiru ekintzei buruzko informazioa:

Azaroaren 23an, tailer bat izango da, 18:00etan, Andragoran: Isilpeko historia berreskuratuz. Frankismoak errepresaliatutako emakumeak tokiko ikerketan.

Azaroaren 25ean, antzezlana TOPICen, 17:45ean: Melon Pelado. Farsa no infantil para Caja de Muñecas.

Azaroaren 30ean, Memoria ilerkordatzen bitartekaritza-tailerra, 18:00etan, Andragoran.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA