Asteartetik aurrera banatuko da 2027ko egutegia

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/11/20 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gaur ezagutarazi dira 2026ko Tolosanklisk lehiaketako saridunak. Hautatutako argazkiek osatu dute 2027ko egutegia.
  • Datorren azaroaren 24an, 25ean eta 26an banatuko da egutegia Zerkausian, 09:30etik 12:30era.

Mugimendua gaia izan du ardatz 2026ko Tolosanklisk lehiaketak. Gaur ezagutarazi dira lehiaketako argazki saridunak eta honenbestez, 2027ko Tolosako egutegiari irudia jarriko diotenak. Javier Zabala Acostaren Argiaren bidea argazkiak lortu du sari nagusia, eta 600 euroko sariaz gainera, egutegiaren azalean jarriko da bere argazkia. Beste hamabi argazki ere hautatu dira, hilabete bakoitzeko bana, eta irudi horien egileek 200 euro eskuratu dituzte. Ura Iturraldek, Elena Marquezek eta Javier Zurutuzak osatu dute epaimahaia.

Egutegia datorren astean banatuko da: azaroaren 24an, 25ean eta 26an, Zerkausian, 09:30etik 12:30era: 12 orrikoak, horma-irudikoak eta poltsikokoak aterako dira.

Hauxe da 2027ko egutegia osatuko duten argazkien zerrenda osoa:

Azala: Argiaren bidea. Javier Zabala Acosta
Urtarrila: Arin-arina. Juanan Dorronsoro Ugartemendia
Otsaila: Erritmo bizia. Ana Pradini
Martxoa: Jai Alai. Javier Elola
Apirila: Erritmo desberdinak. Ana Pradini
Maiatza: Gozatu bizitza jolasean. Llívia Escolá hernández
Ekaina: Arku dantza. Musarra
Uztaila: Urkizurantz. Fernando Pradini
Abuztua: Zerkausia. Jabi Luengo
Iraila: Mugimendua / Mugimendurik eza. Aitor Olazabal
Urria: Urrats lausoak. Javier Zabala Acosta
Azaroa: Zubiberrian zurrunbiloan. Fernando Pradini
Abendua: Itzulika zaldiko-maldikoan. Andoni Liceaga

Hurrengo Tolosanklisk: Tolosa gauez

Bestalde, hurrengo Tolosanklisk lehiaketak izango duen gaia ere iragarri da gaurko saioan: Tolosa gauez. Ekainean irekiko da lehiaketan parte hartzeko aukera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA