Tolosak, ezetz! behin eta berriz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/20 | Berdintasuna

Azaroaren 25aren bueltan ekintza ugari antolatu ditu Tolosako Udaleko Berdintasun sailak.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da. Aldarrikapena burutzeko ekimen ezberdinak antolatu dira Tolosako Udaleko Berdintasun sailetik. Maite Ruiz de Eguilaz, Tolosako Berdintasun zinegotziak eta Marta Garcia, Kultur Etxeko antzerki tailerreko aktoreak aurkeztu dute A25ari begirako programazioa prentsaurrean.

Ruiz de Eguilazek adierazitako eran, Berdintasun sailean urte osoan programa eta kanpaina ezberdinen bitartez egiten dute lan “mota orotako berdintasuna lortzeko bidean”.

Egitaraua

Egitaraua asteazken honetan hasi, azaroak 22, eta larunbata bitarte luzatuko da, azaroak 25. Egunez egun:

Azaroaren 22an, asteazkena. Leidor antzokian, 20.00etan, VOLAR dokumentala. Dokumental honetan genero indarkeria jasan duten 9 emakumeek beraien esperientzia kontatzen dute. Dokumentalaren ostean 2 protagonistekin solasaldia izanen da.

Azaroaren 24an, ostirala. Euskal Pizkunde Plazan, 18:30etan, 19.00tan eta 19.30etan, EVAren ALABAK antzezlana, Kultur Etxeko antzerki taldearen eskutik. Elena Aranbarrik sortu eta zuzendu du. Honako aktorrek hartuko dute parte: Marta García, Nieves Peña, Sonia Sanz eta Jerónimo Otegik. 3 pase izango dira eta bakoitzak 25 ikusle izango ditu gehienez. Doakoa da, baina txartelak eskuratu behar dira Kultur Etxean. Honakoa da ordutegia: azaroaren 20tik 24ra 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Egun berean, antzezlanaren ondoren, 20:00etan, Udaletxe aurrean, KONTZENTRAZIOA "Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde" lelopean.

Azkenik, azaroaren 25ean, larunbata, Triangulo Plazan, 12.00etan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako FLASHMOBa. Ekimen hau Tolosako Udaleko Gazteria Sailarekin elkarlanean burutzen dugu.

Aste osoan zehar, Tolosak, Ezetz! lona hau ezarriko dugu Udaleko balkoian.

Horrez gain, puntu moreak ezarri dira Errementari, Korreo, Solana eta Kale Nagusiko komertzioetan eta Anbulategian. Eta banderola moreak eta pankarta jarriko dira Kultur Etxean. Berdintasun zinegotziak merkatarien eta eragileen laguntza eskertu du.

 

Berdintasun zinegotziak adierazi moduan, azaroaren 25ekotik haratago, “sailak urte osoan egiten du lan”. Horren adierazle, abenduan izango diren ekimenak, besteak beste: Aitzole Aranetaren hitzaldia abenduaren 18an edota 19an, Hi, Haiz, Hi! / Beldur Barik jaialdia. Lanak aurkezteko epea zabalik da abenduaren 12rarte.

Amaitu aurretik antolatu diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak Maitek: “lakra honen aurrean ezetz esan behar dugu, eta indarkeria jasaten duten emakumekiko babesa erakustarazi. Guk ezetz diogu. Tolosak ezetz dio. Behin eta berriz” amaitu du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA