Tolosako Udalak irmoki salatzen du herrian gertatutako azken eraso matxista

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/02 | Berdintasuna

Tolosako Udalak erabat gaitzetsi du larunbat gauean herriko skate parkean izandako eraso matxista. Gertatutakoa kontrastatu eta egiaztatu ondoren, abian jarri du erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako I. Udal Protokoloa, genero indarkeria eta sexu erasoak bizi dituzten emakumeei arreta hobea emateko.

Gertatutakoari erantzuna eta jarraipena emateko, emakume erasotuaren esku jarriko ditu Udalak behar dituen baliabide guztiak eta behar duen laguntza psikologikoa eta juridikoa, bere intimitatea eta borondatea hasiera-hasieratik errespetatuz.

Tolosako Udalak babes osoa azaldu nahi dio erasotuari zein bere inguruneari, eta herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean, indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan jarraitzeko konpromisoa berresten du, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz aurrera egiteko programak eta zerbitzuak ezarriz.

Instituzioen ardura da herritarron giza eskubideak bermatzea, baina herritar bakoitzaren jarrera aktiboa ere erabakigarria da eraso bat saihesteko. Beste behin, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian, Udalak emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urra ezinak direla azpimarratu nahi izan du.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA