Tolosako udaleko emakume langileok ere planto!

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/08 | Berdintasuna

Tolosako udaleko emakume langileok, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunerako Mugimendu Feministak deitutako lanuztearekin bat egin dugu. 

Pasaden otsailaren 27an onartu zen ahobatez Osoko Bilkuran Emakumeen Nazioarteko Egunaren eta Martxoaren 8ko Greba Feministaren aldeko adierazpena. Udalak greba babestuko du baliabideak jarriz, udaletxeko balkoian bandera feminista ezarriz eta greba eguneko ekintzen berri emanaz. Hori horrela, honakoa da Tolosako Emakumeen Taldeak antolatu duen egitaraua ostegun honetarako, martxoak 8:

  • 10:30etan, Usabaletik 'Kotxe karabana Tolosaldetik'.
  • 12:00etan, mobilizazioa Trianguloan.
  • 19:00etan, emakumeentzako ekintza Zerkausian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA