Ekintzaile eta proiektu berriak Emari Coworking espazioan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/18 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Ekintzaileek euren proiektuak aurrera eramateko gunea da Emari Coworking, eta sinergiak eta lankidetza ditu ardatz.
  • Azken hilabeteetan hainbat ekintzaile batu dira Emari Coworking-era; izena eman nahi duten ekintzaileek, emari.eus-en egin dezakete.

 

 

Oriaburu Tolosako hiri ekonomia indartzeko erreferentziazko gunea da eta bertan kokatuta dagoen Emari Coworking espazioan  ekintzaileek hastapen fasean dauden proiektuak garatu ditzakete. Ekintzaileentzako lan lekua izateaz gain, formakuntza saioak ere antolatzen ditu Udalak Emarin maiztasunez.

Gunea erabilgarri dago 7 egunez eta 24 orduz, lanerako beharrezko zerbitzuekin; hilabeteko 50 euroko kostu bakarra du pertsonako.

Azken hilabeteetan hainbat ekintzaile berri batu dira Emari Coworking-era haien proiektuak garatzera, eta eskuzabalik jaso dituzte aurrez bertan zeuden ekintzaileek.

Ekintzaileen arteko sinergiak, abantaila nagusi

Bertan sortzen diren elkarlanak eta sinergiak dira Emari Coworking-en abantaila nagusietako bat. Izan ere, profil anitzetako ekintzaileentzako gunea da, eta norbere proiektuak garatzean baliagarria izan daitekeen laguntza eman dezakete gainerako ekintzaileek.

Egun sei ekintzaile daude Emarin, horietako hiru iritsi berriak eta beste hiru hastapenetatik bertan lanean dihardutenak. Azken horiek, esaterako, hainbat proiektu garatu dituzte lankidetzan dagoeneko.

Profil anitzak

Diziplina guztietako profesionalak elkartzen dira Emari Coworking-en. Egun bertan dauden ekintzaileek profil desberdinak dituzte. Adibidez, Australiako Unibertsitatean hizkuntzalaritza konputazionala ikasi duen ekintzaile bat Emarin ari da bere ikerkuntzak garatzen, eta bertako adituekin harremanak lantzen aurtengo udan zehar. Horrez gain, tolosar bat Emaritik, telelanean ari da Santa Monica, AEB-etan kokatzen den enpresa batentzako lanean, medikuntza arloko enpresentzako adimen artifizialeko produktuak garatzen. Bestalde, Tolosako ikertzaile bat bigarren hizkuntzen ikasketa prozesua nola erraztu dezakeen aztertzen ari da, eta bulegoa Araban izan arren, astean hirutan egiten du lan Emaritik. Azkenik, enpresen aholkularitza proiektua sortu duten ekintzaileak eta enpresetan giza talentua eta enpresa kultura bultatzen laguntzeko software-a sortu duen beste ekintzaile bat ere ari dira Emarin euren proiektuak garatzen.

Izen ematea

Emari Coworking gunean lekua dago oraindik ekintzaileentzat, eta izena eman nahi dutenek emari.eus helbidetik egin dezakete.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA