Azaroaren 18an, Amarozko babes publikoko etxebizitza berrien proiektuaren ezaugarriak azaltzeko bilera irekia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/11/11 | Etxebizitza
  • Proiektua garatuko duen Eusko Jaurlaritzaren Visesa sozietate publikoak eta udalak azalpenak emango dituzte, Amarozko Auzo Etxean, 18:30ean. 
  • 192 etxebizitza eraikiko dira paper fabrika zegoen orubean.

 

‘20.1 Amarotz Paper-Fabrika’ eremuko hiri-antolamenduko plan bereziaren bigarren aldaketa behin betiko onartu berritan, bertan gauzatuko den proiektuari buruzko azalpenak emateko bilera irekia egingo da, datorren astean, Amarotz auzoan.

Eusko Jaurlaritzaren Vivienda de Suelo de Euskadi S.A. - Euskadiko Etxebizitza Eta Lurra sozietate publikoak babes publikoko 192 etxebizitza eraikiko ditu, Amarotz paper fabrika zegoen orubean. 2.1 partzelan, alokairu sozialeko 111 etxebizitza; 2.2 partzelan, berriz, 81. 

Informazio-saioa azaroaren 18an, astelehena, egingo da Amarozko Auzo Etxean, 18:30ean. Bertan, proiektuaren xehetasunak aletuko dituzte Visesako eta udaleko ordezkariek. Herritar orori zabaldutako saioa izango da.

Bi sustapenen baimenak urte honen amaierarako edo datorrenaren hasierarako eman ahal izatea da asmoa. Etxebizitzak eraikitzeko guztira 1.152.000 euroko diru ekarpena egingo dio udalak Visesari, 6.000 eurokoa etxebizitza bakoitzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA