Zozkatu dira Arrillaga plazako aparkalekuak

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/09 | Etxebizitza
  • Alde Zaharreko bizilagunen artean 62 plaza eskaini dira; lehengo kopuruaren bikoitza baino gehiago.

Udalerriko mugikortasunaren antolamendua eguneratzen ari da Tolosako Udala, batetik, oinezkoen espazioei tokia eman eta hiri-kalitatea hobetzeko, eta bestetik, aparkalekuen kudeaketa eraginkorragoa egin eta baliabide mugatu horren banaketa bidezkoagoa sustatzeko asmoz. Horretarako, aparkatzeko alternatiba berriak atontzen ari da Udala; aukera horien artean da Arrillaga plazakoa.

Pasa den uztailaren 1ean egin zen Arrillaga plazako aparkalekuen zozketa, eta Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkuran onartuta, argitaratu dira emaitzak. Auzoen eta jabetzako garajearen arabera ezarri ziren zozketarako taldeak eta lehentasunak.

Lizitazioaren aldaketarekin, lehen Alde Zaharreko 30 bizilagunek baliatzen zituzten aparkaleku horiek, eta orain 62 plazara handitu da eskaintza hori. Izan ere, neurri hori Zumarditxikia oinezkoen erabilerarako eta babes klimatiko berri izateko planean dago, Alde Zaharreko bizilagunek aparkaleku eskaintza handiagoa izan dezaten eta Tolosaren mugikortasuna hobetzeko neurri gisa.

Emaitzak lotura honetan daude ikusgai.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA