Zozketatu dira Agaramunduko babes ofizialeko 6 etxebizitzak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/30 | Etxebizitza
  • Atzo, uztailak 29, egin zen zozketa Leidor aretoan, eta eskatzaileak gerturatu ziren zozketa zuzenean ikustera.

  • Guztira 6 etxebizitza zozketatu dira 24 eskatzaileen artean.

 

 

Maiatzean jarri zen Agaramunduko babes ofizialeko etxebizitzen deialdia martxan. Etxebizitza hauek, irisgarritasun arazoak dituztem mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonei edo 70 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Eta guztira, 24 eskaera izan dira.

Eskaera guztiak jaso ostean, atzo, uztailak 29, egin zen zozketa Leidor aretoan, eta hainbat eskatzaile gerturatu ziren zozketa zuzenean ikustera. Guztira 6 etxebizitza zozketatu ziren 24 eskatzaileen artean. Mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzako etxebizitza egokitu bakarra dagoenez, zeuden 4 eskatzaileen artean oinarrien baitan puntuazio gehien duen pertsonari esleitu zaio etxebizitza. 70 urtetik gorakoen kasuan, bakoitzari ausazko zenbaki bat egokitu zitzaion zozketarako eta zenbakiak atera ziren hurrenkeran osatu da esleipendunen zerrenda. Gainerakoekin itxaron zerrenda osatu da.

Esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda udal webgunean daude ikusgai, eta etxebizitzaren esleipendun bakoitzari jakinarazpen pertsonala egingo zaio.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA