Azaroaren 11n, itxita izango dira udal-zerbitzuak, greba orokorra dela eta

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/11/09 | Idazkaritza
  • Udal eraikin gehienak itxita izango dira asteazkenean, eta ez da ohiko arreta-zerbitzurik emango Udaten, gizarte-zerbitzuen bulegoan, Emeterio Arresen, kultur etxean, euskaltegian, Andragora Emakumeen Etxean, Aranburu jauregian, Gorosabel eraikinean eta haur-liburutegian.

Tolosako Udaleko langileen batzordeak eta udal-gobernuak bat egin dute azaroaren 11rako deitutako greba orokorrarekin. Hori dela eta, udal eraikin gehienak itxita izango dira asteazkenean, eta ez da ohiko arreta-zerbitzurik emango Udaten, gizarte-zerbitzuen bulegoan, Emeterio Arresen, kultur etxean, euskaltegian, Andragora Emakumeen Etxean, Aranburu jauregian, Gorosabel eraikinean eta haur-liburutegian.

Udalak kontratatutako gainerako zerbitzuen kasuan, enpresa bakoitzeko langile-batzordeak erabakitakoaren araberakoa izango da zerbitzuaren funtzionamendua. Kirol-instalazioen kasuan, Uzturpe, Beotibar frontoia, Usabal kiroldegia eta Berazubi estadioa itxita egongo dira.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira Udaltzaingoan, gizarte-zerbitzuetatik bideratutako arreta-zerbitzuetan eta dagokion udal-eraikinetako harreran. Etxez etxeko laguntza-zerbitzuan, indarrean ezarritako gutxieneko zerbitzuak emango dira.

Garraio publikoari dagokionez, greba-egunerako zehaztutako gutxieneko zerbitzuak izango dira indarrean. Hiribusa eta gainerako garraio zerbitzuak gutxieneko zerbitzu horien arabera ibiliko dira.

Udalak herritarrei aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen die, greba dela eta udal zerbitzuetan eta garraio publikoan izango diren aldaketak kontuan hartzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA