‘Goazen’ telesailaren denboraldi berriko lehen atala Leidorren ikusi ahal izango da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/29 | Euskara eta Hezkuntza
  • Azaroaren 8an izango da emanaldia, 17:00etan, eta gonbidapenak eskatzeko aukera izango da astelehenetik aurrera
     

Goazen telesailaren denboraldi berria azaroaren 14an hasiko da ETB1en, eta, horren aurretik, astebete lehenago, Tolosan izango da lehen atala ikusteko aukera: azaroaren 8an, larunbatarekin, 17:00etan, Leidorren. 

Euskarazko telesail arrakastatsuaren 12. denboraldia izango da, eta aurten ere, Basakabin kokatutako istorioak izango dira ardatz, euskal kantuekin lagunduta. 

UEMAk eta EITBk egindako hitzarmen baten bidez egingo da aurrestreinaldia Leidorren, Tolosa UEMAko kidea baita. 

Azaroaren 8an izango da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira azaroaren 3tik aurrera. Batetik, Internetez eskuratu ahalko dira, lotura honen bidez (azaroaren 3an 16:00etan irekiko da sarrerak hartzeko aukera); bestetik, Leidorreko txarteldegian jaso ahalko dira gonbidapenak, honako egun eta ordu hauetan: azaroaren 3an, 18:00etatik 18:30era; eta azaroaren 8an, emanaldi aurretik, 16:00etatik 17:00etara. Eskatzaile bakoitzak sei gonbidapen eskuratu ahal izango ditu gehienez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA