Bilera irekia, hezkuntza-arloko politikak aztertzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/12/15 | Euskara eta Hezkuntza
  • Tolosako Hezkuntza Kontseiluak batzar irekia egingo du asteazkenean: 2025eko jardunaren berri emango da, eta 2026rako erronkak aurkeztu.


Tolosako Hezkuntza Kontseiluak orain urtebete pasatxo hasi zuen bidea, 2024ko urrian, Udalak aho batez onartuta. Hezkuntza-arloko eragileen arteko elkarlana bideratzeko foroa da Hezkuntza Kontseilua.

Bi organotan egituratuta dago. Alde batetik, hilero-hilero elkartzen da Batzorde Iraunkorra, kide hauekin: oinarrizko hezkuntzako ikastetxeak (Samaniego, Orixe, Herrikide eta Laskorain), Udaleko talde politikoak eta udal-teknikariak. Batzorde iraunkor horren eskutik, elkarlanerako hainbat jarduera bideratu dira ikastetxeen artean.

Bestetik, Kontseiluaren Osoko Bilkura, non hezkuntza-arloko eragile guztiek parte har dezaketen, baita edozein herritarrek ere: irekiak dira bilkurak. Hain justu, bilera ireki hori izango da asteazkenean, abenduaren 18an, 18:00etan, kultur etxean (lehen solairuan). Helburua izango da 2025ean egindako jardunaren berri ematea, eta 2026rako erronka nagusiak aurkeztea. Bilera irekia denez, interesa duten herritar guztiak joan daitezke.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA