Ikastetxeetako jolastokiak berriro zabalik egongo dira asteburu honetatik aurrera

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/09/03 | Euskara eta Hezkuntza
  • Edozein herritarrek erabili ahal izango ditu Samaniego, Laskorain eta Herrikide (San Blas) ikastetxeetako patioak, larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 20:00etara.

Asteburu honetatik aurrera, berriro irekita egongo dira Tolosako ikastetxeetako jolastokiak, edozein herritarrek erabiltzeko. Hiru patio egongo dira erabilgarri: Samaniego Herri Eskolan, goiko eraikineko eremua; Laskorain ikastolan, Usabalgo eraikineko jolastokia; eta Herrikide ikastetxean, DBH eta Batxilergoko eraikinaren patioa, San Blas auzoan dagoena.

Iazko maiatzean jarri zen neurria martxan, Tolosako Udalak sustatuta. Urteetako eskaera izan da eskoletako jolastokiak zabaltzea.

Udako oporraldiaren ondoren berriro zabalik izango dira asteburu honetatik aurrera, aisialdirako erabiltzeko. Helburu horixe du jolastokiak irekitzeak: aisialdirako leku gehiago jartzea herritarren eskura, eta kirola egiteko azpiegiturak ere erabilgarri jartzea, horrela bizimodu osasuntsuagoa sustatzeko.

Hiru jolastokiak ordutegi berean egongo dira irekita, 10:00etatik 20:00etara. Nolanahi ere, ordutegi horretan ikastetxeak antolatutako jardueraren bat egingo balitz (kirol-partidak, entrenamenduak…), jarduera horrek izango du espazioa erabiltzeko lehentasuna.

Zehaztutako ordutegitik kanpo, itxita egongo dira jolastokiak, eta ezin izango da barrura sartu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA