Tolosaldeko euskalgintzako eragileek eta Udalek teknologia berriei euskaraz irakasteko ‘100 ahots baietz! maratoia antolatu dute abenduaren 2rako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/24 | Euskara eta Hezkuntza
  • Gaitu kanpainarekin bat egin eta hurrengo larunbatean erronka egingo da Tolosan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara burutuko den erronka jarri dute martxan. Herritarrak izena ematera animatu nahi dituzte izena ematera
  • Mugikorrek, ordenagailuek eta bestelako tresna teknologikoek euskaraz egiteko irakatsi egin behar diegu eta Tolosaldean 100 ahots bildu nahi dituzte

 

Tolosaldeko euskalgintzako eragileek eta Udalek 100 ahots baietz! teknologiari euskaraz irakasteko maratoia antolatu dute abenduaren 2rako (larunbata). Euskaldunok aurrean dugun erronketako bat da egunero erabiltzen ditugun mugikorrek, ordenagailuek eta bestelako tresna teknologikoek euskaraz egitea eta ulertzea. Teknologiari euskaraz irakastea falta da, ordea, eta, horretan laguntzeko, Tolosaldeko maratoia antolatu da, Eusko Jaurlaritzak hainbat eragilerekin batera bultzatutako Gaitu kanpainarekin bat eginik. Eskualdean 100 ahots biltzeko erronka jarri da martxan. 

Txandetarako izen-ematea

Hurrengo larunbatean, abenduaren 2an, izango da ekintza: 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara, Tolosako kultur etxeko areto nagusian. Erraza da maratoian parte hartzeko prest daudenek egin beharrekoa: ordenagailu aurrean jarri, eta pantailan azalduko diren esaldiak irakurri beharko dituzte, ahotsa grabatuz. Hori egiteko, 30 minutuko txandak antolatu dira, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Izena https://www.galtzaundi.eus webgunean eman behar da, ordutegia aukeratuz.

Ez da ordenagailuarekin abila izan behar parte hartzeko; gauza oso sinplea izango baita parte-hartzaileek egin beharrekoa eta edozein zalantzaren edo arazoren aurrean boluntarioak ere egongo dira bertan. Ordenagailuak eta kaskoak bertan prest egongo dira herritarrentzat.

Euskara moduko hizkuntza gutxituak ez daude enpresa teknologiko handien asmoetan. Beraz, gure hiztun komunitateak aparteko ahalegina egin behar du bide propioa egiteko. Adituen arabera, etorkizunean ez dugu teklaturik erabiliko etorkizunean. Gailuek gero eta gehiago hitz egiten dute, beraz, ezinbestekoa da euskarak hor bere bidea egitea. 

Tolosaldeko euskalgintzako eragileek eta Udalek herritarrak animatu nahi dituzte maratoian parte hartzera ondoko leloarekin: Zenbat eta ahots gehiago lortu, hobeto. Tolosaldean 100 baietz!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA