Tolosako Udalak harrera egin die Tolosaldeko Lanbide Heziketa institutuarekin elkartrukean etorri diren Hazparrengo ikasleei

Tolosako Udala
2017/10/19 | Euskara eta Hezkuntza

Tolosako Udalak harrera ofiziala egin die pasaden astelehenetik Tolosan dauden Hazparrengo ikasleei. Tolosaldea Lanbide Heziketako institutuko ikasleekin ikastetxeko materia ezberdinetan parte hartuko dute eta enpresa ugaritara joango dira, Tolosaldeko txoko ezberdinak bisitatzeaz gain. Elkartrukaketa egin dute eta Tolosaldeko ikasleak 2018ko otsailean joanen dira Hazparrenera. Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Patxi Amantegi alkateordeak egin die harrera Udaleko areto nagusian, eta ongi etorri hitzen ondoren, gozatu eta gozarazi tolosaldea bideoa baliatuz Tolosako txokoak ikusi ahal izan dituzte. Ostiralerarte egongo dira gurean.