Adinekoen kognizio-kaltea prebenitzeko ‘Do Re Ni’ estimulazio-saioetan parte hartzeko aukerak zabalik jarraitzen du

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/08/28 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Musikaren bitartez garuna estimulatzeko bi taldeetan plaza libreak daude.
  • Ate irekiak antolatuko dira irailaren 10ean eta 17an.

Do, Re, Ni  jarduerak ongizatea sustatzen du modu prebentiboan, ohitura  osasungarriak eta elkarren arteko harremanak indartuz, eta lagungarria da alzheimerraren eta bestelako dementzien eragina atzeratzeko. Egitasmoa maiatzean jarri zen martxan, eta bi talde osatu ziren nork bere garun-osasuna zaintzeko gaitasunak lantzeko. Oraindik ere badago jardueran parte hartzeko aukera, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Egitasmoaren berri emateko, ate irekien bi jardunaldi antolatuko dira kultur etxean, irailaren 10ean eta 17an. Interesa duenak zuzenean goizeko 9:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusira (Trianguloa) gertura daiteke edo 670 985 927 telefono zenbakira deitu. Ate irekietara bertaratzen diren eta ekimenean parte hartzeko interesa duten pertsonek 16 asteko proba egiteko aukera izango dute, ordu erdiko saioetan, 35 € ordainduta. Honen inguruan, irailaren 22an informazio-bilera egingo da Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Do, Re, Ni jardueran parte hartzeko, ezinbestekoa izango da prozesuan konpromisoa hartzea eta norbere onena ematea, helburuak lortzeko. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA