Bihar izango da Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen 33. martxa, Tolosa eta Ibarra artean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/11/06 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Egun osoko egitaraua izango da, eta Tolosa eta Ibarra arteko martxaz gain, dantzaldia eta bazkaria antolatu dituzte.

Urtero antolatzen du Agijupensek Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen martxa, zenbait herriren arteko ibilaldia. Aurtengoa Tolosak eta Ibarrak hartuko dute, eta egitarau oparoa antolatu dute, bi herrietako udalek lagunduta. 

Goizeko 10:30ean hasiko da ekitaldi instituzionala Plaza Zaharrean, eta han parte hartuko du, besteak beste, Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkateak,  Igor Zapirain Ibarrako alkateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batek eta Agiupenseko presidente Kiko Martinezek.

11:00etan emango diote hasiera martxari. Tolosatik Ibarrarako bidea egin ondoren, atzera buelta egin, eta berriro ere Tolosan amaituko dute. Aldapa handirik gabeko martxa izango da, eta orotara 6 kilometro izango ditu, ohi bezala. 

Eguerdiko 13:00ak inguruan Euskal Herria plazara iritsiko dira parte hartzaileak, eta bertan, dantzaldiari ekingo diote. Ordubete beranduago, Zerkausian bazkaria antolatu dute. Datorren urtean, Hernani eta Astigarraga artean izango da pentsiodun eta jubilatuen 34. martxa. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA