Casino elkartearen eskutik II. Txotx Solidarioa hilaren 19an, Etiopiako Tigray komunitateari laguntzeko

Tolosako Udala
2018/01/11 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna

Urtarrilaren 19rako, ostirala, II Txotx Solidarioa antolatu du Casino Elkarteak, Zerkausian, 200 lagunentzat.

Irabazi guztiak 'Etiopia Utopia' GKErentzat izango dira: Tigray, eskualderik kaltetuenetako komunitatearen bizitza kalitatea hobetzeko lana egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea.

Casino elkartetik adierazi dutenez, urrats bat gehiago da elkartean egiten ari diren jardueren baitan: “oraingoan beste helburu batekin, helburu gizatiar batekin, hain zuzen ere. Elkarte bat garen aldetik, guri ere badagokigu munduan gertatzen dena, eta ekimen honen bidez lagundu egin nahi dugu, ahal dugun neurrian”.

Aurreratu dute ere laguntzaile berezi bat izango dela egun horretan Zerkausian: “futbolarekin zer ikusi zuzena duen pertsona bat”.

Sagardotegian egin ohi denaren antzeko afaria izango da:

  • Txistorra (sarrera)
  • Txanpinoi nahaskia
  • Bakailao zati bat tomatearekin
  • Goya-eneko txuleta
  • Gazta, teilak eta zigarroak
  • Edaria: sagardoa eta ura

Afalondoan, musika izanen da elkarteko bazkide diren Iñigo Perurena eta Joxe Mendizabalen eskutik (erromeria.com).

Erreserbak, lanegunetan, urtarrilaren 10tik (asteazkena) hasita, kupoa bete arte, Casino elkartean, 19:30etik 21:00etara. Txartelak erosteko beste leku batzuk ere badira: Orbela Taberna eta 1990 Gastropub-a.