Saharako haurrak udan etxean hartzeko harrera familiak behar dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/04 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • 10 eta 12 urte bitarteko saharar neska-mutilekin udan bi hilabete igarotzeko harrera familiak lortzeko deialdia egin dute Tolosako Udalak eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Harrera familia izan nahi dutenek apirilaren 30era arte eman dezakete izena.

 

‘Oporrak Bakean’ programan parte hartu nahi duten familiak behar dira Tolosan. Udalak eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak bideratuta, 10 eta 12 urte bitarteko saharar neska-mutilak udan bi hilabetez etxean hartuko dituzten harrera familiak behar dira, zehazki. Programaren helburua haur horien elikadura eta osasuna hobetzea da.

Programan parte hartzeko baldintza bakarra bete behar da: Harrera familia izateko nahia izatea. Izena ematen duten familien arabera erabakiko dute ondoren zenbat haur etorriko diren. Hala, harrera programa malgua izaten da, harrera bera familia bakoitzaren egoerara eta aukeretara egokitzen baita. Harrera familia guztiek udalak emandako diru laguntza bat jasoko du gastuei aurre egiteko.

Harrera familia izan nahi dutenek apirilaren 30era arte eman dezakete izena, Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean, edo 696014789 telefonora deituta. ‘Oporrak bakean’ programari buruzko informazio gehiago ere zehaztutako guneetan eta oporrakbakean@gmai.com eta www.oporrakbakean.eus helbideetan eskuratu daiteke.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA