Ukraniar errefuxiatuei laguntzeko bilketa larunbatean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/04 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Ana Yurd elkarteak antolatuta, udalaren laguntza eta babesarekin, elikagai eta oinarrizko produktuen bilketa egingo da Kultur Etxean larunbatean eta elkarretartzea egingo da larunbatean bertan arratsaldeko 17:00etan Triangulo plazan.

 

 

Tolosako Udalak babestu egin du Ana Yurd elkarteak Ukraniar errefuxiatuei laguntzeko antolatu duen material bilketa eta elkarretaretzea eta herritarrei parte hartzeko deia egin die. Bilketarako ere boluntarioak behar dira eta beraz, laguntzeko interesa duen edonor kultur etxera gerturatu daiteke egun osoan zehar.

Elikagai eta material bilketa larunbatean egingo da egingo da Kultur Etxeko areto nagusian, egun osoan zehar goizeko 9:00etatik 20:00etara.

Bilduko den materiala:

  • Premiazko higiene produktuak eta haurrentzako produktuak.

  • Hotzari aurre egiteko, neguko arropak, lo zakuak, eta beste edozein etxetresna elektroniko txiki.

  • Elikadura: arroza, lekak, pasta edo/eta iraungitzen ez den edozein janari.

  • Material osagarriak: benda, gasa, musuko kirurgikoak eta abar.

 

JANARIA: intxaurrak, fruitu lehorrak, txokolatea, barra energetikoak, proteina barritak, gailetak, janaria latan eta haurrentzako janaria, besteak beste.

BESTELAKOAK: buruko linternak, linternak, pilak, haurren arropa, haurren pixoihalak, barruko arropa, prakak, elastikoak, azpiko arropa termikoa, galtzerdiak, pizgailuak...

OSASUN MATERIALA: osasungintzsako alkohola, bendak, algodoi artilea, erabilera bakarreko eskularruak, ur oxigenatua, betadine, eskuetako desinfektatzailea...

Biltzen den materialaren bidalketa gastuez arduratuko da Udala.

Elkarretaratzea, martxoak, 5, larunbata 17:00etan Triangulo plazan

Era berean Ukraniako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da larunbatean, martxoaren 5ean, 17:00etan Triangulo plazan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA