Erabilgarri daude Samaniego Ikastetxeko, Aldaba auzoko eta Emeterio Arreseko parkeak, baita bi kalistenia guneak ere

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/10/31 | Hirigintza
  • Gaur zabaldu da Emeterio Arrese parkea eta datozen asteetan abiatuko dira Arrameleko eta Iurreamendiko parkeetako lanak.


Uztailaren amaieran esleitu zituen Tolosako Udalak herriko bost haur parke berritu eta bi kalistenia gune sortzeko lanak. Lan horietako batzuk dagoeneko burutu dira, eta beste biren kasuan, ondorengo asteetan abiatuko dira.
 

Samaniego Ikastetxea

Haur Hezkuntzako eraikinaren ekialdeko zelaigunean haur parkea egin da, 6 urte arteko haurrentzat, elementu naturalak erabilita. Irailean amaitu ziren lanak, eta dagoeneko ikasleek erabiltzen dute.

 

Aldabako parkea

Aurrez zegoen parkeak ez zituen segurtasun irizpideak betetzen, eta denbora izan dira parkerik gabe. Dagoeneko zabalik da eraberritutakoa. 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago eta diseinu inklusiboa du.

 

Kalistenia guneak

Lehen aldiz bi kalistenia gune izango ditu Tolosak. Bata, Norvegiarren Lorategietan eta, bestea, Zumardiaundian, Gurpilgunearen alboan. Indar ariketak egiteko hiruna ekipo ditu guneetako bakoitzak: paralelak, barra eta eskailera.

 

Emeterio Arrese

Gaur zabaldu da parkea. Moketazko zorua kendu eta material sintetikokoa jarri eta gero. Aurreko zorua kentzean, parkeko elementu batzuren euskarriak eta soka batzuk egoera txarrean zirela ikusi zen, eta horiek aldatzeko ere baliatu da obra hau. Horrek eragin du lanen luzapena.

 

Arramele

Materiala jaso eta gero, ondorengo asteetan abiatuko dira lanak. Aisialdirako bi gune berri sortuko dira: kirol anitzeko espazio bat eta mahai teniseko eta teqball-eko mahaiekin osatuko den beste eremu bat.

 

Iurreamendi

Hemen ere aisialdirako gune bat sortuko da egun haur parkea dagoen plazaren beste aldean: mahai teniseko, teqball-eko eta kanpoko jokoetako mahaiak (partxisa, xakea) jarri eta zoruan jolasak margotuko dira. Parkearen zoladura ere berrituko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA