‘Bizikidetza elkarrekin eraikitzen’ ekitaldi-zikloa antolatu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/11 | Idazkaritza
  • Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdien arteko elkarlanari esker sortu da ekimena.
  • 3 solasaldi antolatu dira maiatzaren 16an, 23an eta ekainaren 6an.

Tolosako Udalak, ordezkaritza politikoa duten alderdien arteko elkarlanari esker, bizikidetza elkarrekin eraikitzen zikloa antolatu du maiatza eta ekaina artean: maiatzaren 16an, 23an eta ekainaren 6an  Ziklo honen helburuak dira gure arteko bizikidetza eraikitze aldera ditugun zenbait erronken inguruko ezagutzan sakontzea eta hausnarketa zabala sustatzea. Hori lortze aldera alde batetik bi mahai inguru antolatu dira. Hauetan landuko diren gaiak: bizikidetza eraikitzeko bidean biktimen erreparazioaren eremuan ematen diren eta eman daitezkeen urratsak eta presoen egungo egoeraren ezagutzatik abiatuz eremu honetan diren aukerak eta erronkak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berria duen eta IVAek egindako “Tortura eta tratu txarren ikerketa” txostenaren edukiak hobeto ezagutzeko hitzaldia antolatu du Udalak. Hiru ekitaldietan gai hauen inguruan eskarmentu eta ezagutza zabala duten adituak izango dira solaskide.

Biktimen erreparazioaren eta bizikidetzaren bidean

Hizlariak: Gema Varona Martínez eta Laura Pego Otero
Moderatzailea: Aitziber Blanco
Data eta tokia: maiatzak 16, asteazkena, 19.00etan Pleno Aretoan
Azalpena: Gema Varonak eta Laura Pegok, ikuspegi juridiko eta humano batetik abiatuta, giza eskubideen bortxaketen biktimen errealitatea landuko dute. Biktima-kontzeptuaren bilakaera juridikoa, haien tratamenduan eta defentsan egindako aurrerapenak, eta horrek denak zer suposatu duen. Halaber, sakondu egingo dute egia zein biktimen erreparazioa bermatzera bideratutako justiziaren mekanismo desberdinetan. Eta biktimengandik gertu egotetik ateratako ikaskuntzak eta  konpongaitzaren erreparazioaren zein bizikidetzaren bidean hala erakundetatik nola gizartetik eman litezkeen urratsak.

Presoak, egungo legedia eta bizikidetza

Hizlariak: Amaia Izko eta Rafa Sainz de Rozas
Moderatzailea: Maite Artola
Data eta tokia: maiatzak 23, asteazkena, 19.00etan Pleno Aretoan

Tortura eta tratu txarren ikerketa txostenaren aurkezpena

Hizlaria: Paco Etxeberria Gabilondo
Aurkezlea: zehazteke.
Data eta tokia: ekainak 6, asteazkena 19.00etan Pleno Aretoan

Hizlari bakoitzaren deskribapen txikia

Gema Varona Martínez, zuzenbidean doktore eta Kriminologiaren Euskal Institutuko (KREI) ikerlari iraunkorra.
Laura Pego Otero, zuzenbidean doktore eta Kriminologiaren Euskal Institutuko (KREI) ikerlari iraunkorra.
Amaia Izko, abokatua.
Rafa Sainz de Rozas. Zuzenbide Penaleko irakasle EHUn eta Arartekoko Justizia Arloko koordinatzaile.
Paco Etxeberria Gabilondo. Medikuntza doktore eta auzitegiko antropologian zein biologian aditu. Kriminologiaren Euskal Institutuko lege-medikuntzako irakasle eta Arantzadi Zientzia Elkarteko presidentea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA