7 puntu jorratuko dira bihar, urteko azken Osoko Bilkuran

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/12/26 | Idazkaritza

Udalak Ohizko Osoko Bilkura egingo du abenduaren 27an, asteazkena, iluntzeko 20:00etan, Tolosako Udaletxeko Batzar aretoan, honako gai zerrendarekin:

  1. Ondorengo akta onartzea: 2017ko azaroaren 28ko Ohizko Osoko bilkurakoa.
  2. Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko, polizia eta larrialdietako Euskal  akademiaren eta Tolosako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.
  3. 2018 urterako taxien tarifen onarpena.
  4. 2018ko aurrekontu orokorraren onarpena.
  5. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2017ko urriaren 1etik 31ra (2017/1.941-2017/2.156).
  6. Iurreamendi Egoitzaren 3/2017 kreditu aldaketaren jakinarazpena (2237/2017 Alkatetza dekretua).
  7. Galderak eta eskaerak.

www.tolosa.eus -en jarrai dezakezu ZUZENEAN.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA