Tolosako Udalak irmoki arbuiatzen du bart gauean Udaltzaingoaren aurka izandako erasoa, eta elkartasuna eta babesa helarazi nahi die agenteei

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/11/05 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Udalak herritar guztiei dei egiten die errespetuan, arduran eta elkarbizitzan oinarritutako jarrerak sustatzera, guztion artean Tolosa seguruagoa, kohesionatuagoa eta bizikidetzan oinarritutako herria izan dadin.

Tolosako Udalak erabateko arbuioa adierazi nahi du bart gauean Andre Maria kalearen atzealdean Tolosako Udaltzaingoko agenteen aurka izandako erasoa dela-eta. Indarkeriazko edozein jokabide onartezina da, eta kasu honetan udal langileen aurkakoa, herritarren segurtasuna eta elkarbizitza bermatzeko ardura duten profesionalen aurkakoa, hain zuzen ere. Udalak elkartasuna eta babes osoa helarazi nahi dizkie erasoa jasan duten agenteei, eta eskerrak eman nahi dizkie eguneroko lanean herritarren zerbitzura aritzen diren udal-langile guztiei.

Tolosako Udalak bizikidetzaren, elkarrekiko errespetuaren eta elkarrizketaren aldeko konpromisoa berretsi nahi du. Tolosak elkarbizitzan oinarritutako herria izaten jarraitu nahi du, desadostasunak eta gatazkak betiere errespetuz, elkarrizketaren bidez eta bide baketsuak erabilita kudeatzen dituena. Ildo horretan, Tolosako Udalak herritar guztiei dei egiten die errespetuan, arduran eta elkarbizitzan oinarritutako jarrerak sustatzera, guztion artean Tolosa seguruagoa, kohesionatuagoa eta bizikidetzan oinarritutako herria izan dadin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA