‘Goazen’ telesailaren 13. denboraldiko lehen atala Leidorren

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/11/05 | Euskara eta Hezkuntza
  • Azaroaren 15ean izango da emanaldia, 17:00etan.

Goazen telesailaren 13. denboraldia azaroaren 20an estreinatuko dute ETB1en, eta, horren aurretik, aukera izango da lehen atala Leidor aretoan ikusteko: azaroaren 15ean izango da emanaldia, igandearekin, 17:00etan.

Aldaketa handiak izango dira Goazen-en denboraldi berrian. Basakabi ez da jada udako kanpalekua izango: prestigio handiko Wellington Music Academyren Euskal Herriko egoitza bihurtuko da. Hautaketa-prozesua, ordea, ez da gardena izan, eta horrek arazoak sortuko ditu.

UEMAk eta EITBk egindako hitzarmen baten bidez egingo da aurrestreinaldia Leidorren, Tolosa UEMAko kidea baita.

Azaroaren 15eko emanaldirako sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri daude. Batetik, Internetez eskura daitezke; bestetik, Leidorreko txarteldegian jaso ahalko dira gonbidapenak, azaroaren 5eko 19:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau gonbidapen eskuratu ahal izango ditu gehienez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA