Bihar irekiko dira Arrameleko biribilgunea eta zubia

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/11/05 | Obrak, Zerbitzuak
  • Azaroaren 6an, ostiralez, 17:00etatik aurrera, berriz egongo dira baimenduta inguru horretako trafiko-mugimendu guztiak egongo, baita zubiko bi zentzuak ere.
  • Halaber, Zumarditxikiaren aldamenean dagoen Santa Klarako bus geralekua ere martxan izango da berriro.

Amaitzen ari dira Arramelen behin betiko biribilgunea ezartzeko eta zubiko trafikoa berrantolatzeko abuztuaren amaieran hasitako lanak. Azken bi asteotan, trafiko mugimenduak mugatu dira biribilgunearen inguruan, eta horrek zenbait aldaketa ere eragin ditu autobus-zerbitzuan. 

Alabaina, lanak aurreikusi baino lehenago amaituko dira, eta bihar arratsaldean irekita egongo da Arramaleko biribilgunea eta zubia. 

Azaroaren 6an, 17:00etatik aurrera, berriz egongo dira baimenduta trafiko mugimendu guztiak, baita zubiko bi zentzuak ere. Era berean, Zumarditxikiaren aldamenean dagoen Santa Klarako bus geralekua martxan izango da berriro, Rondilla kalekoaren ordez.

Hurrengo egunetan, mozketaren bat egon daiteke, baina puntuala izango da, lan txikiagoak eegiteko; hala nola, farolak jartzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA