Hautesle-errolda jendaurrean

Tolosako Udala
2019/09/30 | Idazkaritza


Datorren azaroaren 10ean Gorte Nagusietarako hauteskundeak direla eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie Tolosako udaletxean (UDATEn) ikusgai daudela hautesle-zerrendak, nahi duenak erreklamazioa jartzeko.

Erakustaldia: 2019ko irailaren 30tik urriaren 7ra

 

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 7:15 -14:15 bitartean.

 

Erreklamatu ahal izateko, indarrean dagoen NAN aurkeztu beharko da.

2019ko uztailaren 1a arte Tolosan erroldatutako nazionalitate espainiarreko adin nagusiko bizilagun guztiak sartzen dira zerrenda horretan.

Bide batez, bozkatzeko mahaiak eta lokalak ere kontsultatu daitezke.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA