Hautesle-errolda jendaurrean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/18 | Idazkaritza

Datorren apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeak direla eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie Tolosako udaletxean (UDATEn) ikusgai daudela hautesle-zerrendak, nahi duenak erreklamazioa jartzeko.

 

Erakustaldia: 2020ko otsailaren 17tik 24ra

 

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 7:15 -14:15 bitartean.

 

Erreklamatu ahal izateko, indarrean dagoen NAN aurkeztu beharko da.

 

2019ko abenduaren 1era arte Tolosan erroldatutako nazionalitate espainiarreko adin nagusiko bizilagun guztiak sartzen dira zerrenda horretan.

 

Bide batez, bozkatzeko mahaiak eta lokalak ere kontsultatu daitezke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA