Ohiko Osoko Bilkura abenduaren 23an, 19:30ean batzar-aretoan

Tolosako Udala
2021/12/20 | Idazkaritza

Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du abenduaren 23an, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:
1.    Ondorengo akta hau onartzea:
    2021eko azaroaren 25eko ohiko Osoko Bilkurakoa.
2.    Tolosako Udala Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Zerbitzuan sartzen denean, integrazioa osatzeko, udalaren prezio publikoak arautzen dituen  3.1.2 eranskina aldatzea.
3.    Hasieraz onartzea 2022ko Aurrekontu Orokorra.
4.    Tolosako etxez etxeko laguntza zerbitzu-kontratuaren espedientea onartzea eta lizitazioari hasiera ematea.
5.    KEAOk emandako ebazpenaren berri ematea eta  Tolosako udalerrian arlo sozioedukatiboan eta  psikosozialean esku-hartzeko zerbitzuaren liziatazio-prozedura bertan behera uztea.
6.    Berri ematea: Tolosako Udal biztanleen erroldaren berrikuspenetik emandako biztanleen kopuru ofiziala, 2021eko urtarrilaren 1ean.
7.    EH Bildu udal taldeko kide eta ordezkoen aldaketa batzorde informatibo eta Berdintasun kontseiluan.
8.    Zinegotzi baten kargu uztearen jakitun izatea.
9.     Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA