Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 29an, ostegunean, 19:30ean batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/26 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du apirilaren 29an osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:
1.    Akta hau onartzea:
    2021eko martxoaren 25eko Ohiko Osoko Bilkurakoa (Akta elektronikoa).
2.    Kontratazio jardunbidea onartzea Tolosako San Blas, Bedaio eta Aldabako udal hilerrien kudeaketa integralaren zerbitzu-kontratua arautuko duen esleipena egiteko, eta lizitazioari hasiera ematea.
3.    Kontratazio jardunbidea onartzea Tolosako udalerrian arlo sozioedukatiboan eta psikosozialean esku-hartzeko zerbitzu-kontratua arautuko duen esleipena egiteko, eta lizitazioari hasiera ematea.
4.    Tolosako udal eraikinak eta hiri-altzariak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren espedientea presakotzat jotzea eta lizitazioa arautuko duen kontratazio jardunbidea onartzea, eta lizitazioari hasiera ematea.
5.    Zerbitzuak eman edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eta bere eranskinen aldaketa onartzea.
6.    Kreditu aldaketa honen berri ematea:
    2021/554 Alkatetza Dekretua, 1/2021 kreditu aldaketarako espedienteari dagokiona.
7.     Iurramendi Egoitza Erakunde Autonomoaren desegitea  behin betiko onartu izanaren berri ematea.
8.    COVID-19aren ondoriozko konfinamendu-kasuetan, osoko bilkuretan eta gainontzeko organo kolegiatuetan tokiko ordezkarien parte-hartze telematikoa ahalbidetzeko erregelamendua behin betiko onartu izanaren berri ematea.
9.    Udalbatzako kideen informazio publikoko eskubidea arautzen duen erregelamendua  behin betiko onartu izanaren berri ematea.
10.    Agaramundu 7ko araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen oinarri arautzaileen aldaketa behin betiko onartu izanaren berri ematea.
11.    EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioak, Goi tentsioko linearen proiektuari buruzkoak
12.    EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: ENBA eta ENHE nekazarien sindikatuen "Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioa".
13    Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira, gehieneko edukiera kontuan izanda.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA