Ohiko Osoko Bilkura ekainaren 30ean, 19:30ean batzar-aretoan

Tolosako Udala
2022/06/28 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ekainaren 30ean, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai-zerrenda honekin:

1.    Akta hau onartzea: 2022ko maiatzaren 26ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
2.    Behin behingoz onartzea Tolosako Udaleko lanpostuen katalogoa eta balorazioa, sailen organigrama berria eta lanpostuen zerrendaren aldaketa.
3.     Onartzea  Tolosako udal eraikinak eta hiri-altzariak garbitzeko zerbitzu-kontratua aldatzea, covid-19 gaitzak sortutako egoeragatik eta Osasun Ministerioak emandako garbiketa protokoloen ondorioz, kontratuan  izandako gainkostuen fakturak ordaintzeko.
4.    Onartzea Tolosako etxez etxeko laguntza zerbitzu-kontratuaren espedientea presakotzat jotzea, eta lizitazioari hasiera ematea.
5.    Onartzea Tolosako udalerrian arlo sozioedukatiboan eta psikosozialean esku-hartzeko zerbitzu-kontratuaren adjudikazioa.
6.    Onartzea Tolosaldea Garatzenen erabaki-proposamena, Tolosako Udalaren baliabide propio izendatzeko, eskualdeko beste udalekin batera.
7    Hasieraz onartzea 8/2022 Kreditu aldaketarako espedientea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
8.      Onartzea Itxitako ekitaldiko fakturak.
9.    Hasieraz onartzea Tolosako udalerriko jenderik gabeko etxebizitzak eraberritzeko dirulaguntzen bidez  alokairu soziala bultzatzea arautuko duen ordenantza .
10.    Hasieraz onartzea Tolosako landa auzoetako baserri bideetan elurra kentzeko zerbitzua auzolanaren bitartez ematea arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
11.    Hasieraz onartzea bide publikoan terrazak, salgai dauden produktuen erakuslekuak eta beste elementu lagungarriak jartzeko arautzen duen udal ordenantza.
12.    Hasieraz onartzea urbanizazio, eraikuntza, eta ingurumena, paisaia eta natura babesteko udal ordenantzaren IV. Tituluaren aldaketa (Ostalaritza eta jolas jarduerak baimentzea eta ezartzea arautzeko baldintzak).
13.    7/2022 kreditu aldaketarako espedientearen berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
14.    Behin betiko onartu izanaren berri ematea: Oriaburuko areto nagusia erabiltzeko Erregelamendua.
15.    Errefuxiatuen egoerari  buruzko mozioa.
16.     Mozioa: Ekainaren 28a. Gay, Lesbiana, Transexual, Bisexual, Intersexual eta Queer-en eskubideen Nazioarteko Eguna.
17.     Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA