Ohiko Osoko Bilkura irailaren 30ean, 19:30ean batzar-aretoan

Tolosako Udala
2021/09/27 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du irailaren 230ean, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:

1. Ondorengo akta onartzea:

2021eko uztailaren 29ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.

 

2. Hasierako onarpena ematea, 2022. urterako, ordenantza fiskal honen aldaketari: Ordenantza orokorra, zergak eta zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko.

 

a) EH Bildu udal taldeak aurkeztutako 1. eta 2. enmendakinak.

b) Irizpena.

 

3. Hasierako onarpena ematea, 2022. urterako, ordenantza fiskal honen aldaketari: Ondasun higiezinei buruzko zerga erregulatzen duen Ordenantza Fiskala.

 

4. Hasierako onarpena ematea, 2022. urterako, ordenantza fiskal honen aldaketari: Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

 

a) EH Bildu udal taldeak aurkeztutako 3. enmendakina.

b) Irizpena.

 

5. Hasierako onarpena ematea, 2022. urterako, ordenantza fiskal honen aldaketari: Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

 

6. Hasierako onarpena ematea, 2022. urterako, ordenantza fiskal honen aldaketari: Hiri izaerako lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

 

7. Hasierako onarpena ematea, 2022. urterako, ordenantza fiskal honen aldaketari: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.

 

8. Hasierako onarpena ematea, 2022. urterako, ordenantza fiskal honen aldaketari: Herri jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen Ordenantza Fiskala.

 

9.. Hasierako onarpena ematea Ordenantza Fiskal honen aldaketari: Zerbitzuak eman edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

 

10.Itxitako ekitaldietako ordainagiriak onartzea.

 

11.Hasierako onarpena ematea konpromiso kredituak onartzeko espedienteari.

 

12. 2021/1566 Alkatetza Dekretua, 6/2021 kreditu aldaketarako espedienteari dagokiona, kreditu gehigarrien modalitatean

 

13:Onartzea Kirolzer, S.L. enpresak Tolosako udalaren kirol instalazioen kudeaketa integralaren emakidaren oreka ekonomikoa berrorekatzeko eskaera, Covid-19 koronabirusak sortutak egoera dela eta.

 

14.Onartzea Tolosako udal kirol-instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida-kontratua arautuko duen adjudikazioaren kontratazio jardunbidea, eta lizitazioari hasiera ematea.

 

15.Onartzea Tolosako Udalaren eta Izfe, S.A. -Informatika Foru Sozietarearen arteko lankidetza hitzarmena.

 

16.Topic dagoen eraikinaren erabilera pribatiboari demaniozko kontzesio espedientea iraungitzea.

 

17.Behin betiko onespena ematea Asuncion klinikaren eraikina handitu ahal iateko xetesasun azterlanari.

 

18.Onartzea lankidetza-hitzarmena, Asunción klinikako saneamendu pribatua eta Izaskungo Aldapako saneamendu-sare publikoa hobetzeko xedea duena.

 

19.Tolosako Hiri Antolamenduko Plan orokorrako 24. Iurre Hirigintza esparruko aldaketa puntualari buruzko espedientea hastea eta herritarren parte-hartzeko programa onartzea.

 

20.Tolosako udalean etxebizitak alokatzeko dirulaguntza emateko oinarriak arautzen dituen ordenantza behin betiko onartu izanaren berri ematea.

 

21. Burujabetza energetikoari buruz mozioak.

 

22.Galderak eta eskaerak.