Ohiko Osoko Bilkura maiatzaren 27an, ostegunean, 19:30ean batzar-aretoan

Tolosako Udala
2021/05/26 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du maiatzaren 297n osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:
1.    Akta hau onartzea:
    2021eko apirilaren 29ko Ohiko Osoko Bilkurakoa (Akta elektronikoa).
2.    Hasierako onarpena ematea ordenantza honi: Tolosako Udalean etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituen ordenantza.
3.     Behin betiko onartzea aldi baterako lan poltsak kudeatzeko araudia.
4.    2021. Urteko lanpostu zerrenda behin betiko izaeraz onartzea  eta hasierako izaeraz aldatzea
5.    Onartzea 2020-2022 Tolosako Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
6.    Hasierako onarpena: 2021eko dirulaguntzen eranskina aldatzea: 1-2021.
7.    Hasierako onarpena: 4/2021 kreditu aldaketarako espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
8.    Tolosako ostalaritza eta turismoko sektoreen ekonomia suspertzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriei  hasierako onarpena ematea.
9.     Behin betiko onespena ematea “24. Iurre esparruko “24.1Iurramendi pasealekua” azpiesparruko hiri antolamenduko plan bereziari
10.    "24.1 Iurramendi pasealekua" hirigintza azpiesparruari buruzko hitzarmena azkendutzat ematea.
11.    2020ko Aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
12.    Tolosako Etxez-Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen erregelamendua  behin betiko onartu izanaren berri ematea.
13.    Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzeko erregelamendua  behin betiko onartu izanaren berri ematea.
14.    Amnistia Internacionalaren mozioa, udal taldeek aurkeztua, mundu osoan covid 19-aren aurkako txertoak lortzeko.
15.    Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira, gehieneko edukiera kontuan izanda.