Ohiko Osoko Bilkura urriaren 28an, 19:30ean batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/25 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du urriaren 28an, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:

1.    Ondorengo akta hau onartzea:
    2021eko irailaren 30eko ohiko Osoko Bilkurakoa.
2.    Hasierako onarpena ematea 2021eko dirulaguntzen eranskina aldatzeko proposamenari, 4-2021.
3.    Tolosako Udalaren 2020-2022ko  Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko proposamena.
4.    Hasierako onarpena ematea udal honen aurrekontuko kredituak aldatzeko 8/2021 espedienteari.
5.    2022. urterako taxien tarifak onartzea.
6.    Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Segurtasun Sailaren bitartez) eta Tolosako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.
7.    Hasierako onarpena ematea Gobernantza, Partaidetza eta Gardentasun Ordenantzari.
8.    Tolosako hiri-ekonomia indarberritzeko dirulaguntza-programa arautzen duen ordenantza: erreklamazioak erantzutea, zuzenketak ofizioz egitea eta Ordenantza behin betiko onartzea.
9.    Zinegotzi baten kargu uztearen jakitun izatea.
10    Kreditu aldaketa honen berri ematea:
    2021/1755 Alkatetza Dekretua, 7/2021 kreditu aldaketarako espedienteari dagokiona
11    Kreditu aldaketa honen berri ematea:
    2021/1751 Alkatetza Dekretua, 9/2021 kreditu aldaketarako espedienteari dagokiona
12.    Mozioa: Energia horniduraren prezioen gorakadaren aurrean hartzeko neurrien inguruan.
13.    Mozioa.  Migrazioarako Euskal Itun Soziala.
14.    Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

 

 

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA