Trafikoari lotutako oharrak, Donostiako Klasikoa dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Larunbat goizean ezingo da aparkatu San Frantzisko, Rondilla eta Barrenan.
  • Trafikoa erabat moztuko da 11:00etatik tropela pasa arte.  


Donostiako Klasikoa txirrindulari lasterketa jokatuko da larunbatean, abuztuak 2. Gipuzkoan barrena 211 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek eta, tartean, Tolosatik igaroko dira. Lasterketak eragina izango du herri barruko trafikoan.

San Frantzisko pasealekuan eta Rondilla eta Barrena kaleetan, esaterako, ezingo da aparkatu goiz osoan zehar. Horrez gain, txirrindulariak iritsi baino bi ordu lehenago moztuko da trafikoa ibilbidean zehar, hau da, 11:00ak aldera —ezinbesteko baldintza izaten da UCI mailako kirol probetan—. Lasterketa igaro ahala zabalduko da berriro ere, eta ordutik aurrera aparkatu ahal izango da.

Horrez gain, kale horietako autobusen geralekuak (Hiribusa, Lurraldebus...) bertan behera geratuko dira, 11:00etatik 15:00etara. Ordu tarte horretan, Santa Klara kalean egingo dituzte geldialdiak. 15:00etatik aurrera, berriz, ohiko kokalekuetan egingo dituzte.

Aurreikuspenen arabera, tropela 13:40 eta 13:55 artean iritsiko da Tolosara, Bidania-Goiaztik. Olarrain auzotik, Araba etorbidea, San Frantzisko pasealekua eta Rondilla kalea gurutzatuko ditu, hurrenkera horretan, eta Kale Barrenako saihesbidean Anoetarako bidea hartuko du.

Txirrindulari guztiak pasa arte, errepidea alde batetik bestera ez gurutzatzeko eskatu du Udaltzaingoak, ikusle eta kirolarien segurtasuna bermatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA