Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Gorosabel eraikineko hirugarren solairura lekualdatuko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/08/13 | Udate (HAZ-SAC)
  • Abuztuaren 18an, 19an eta 20an arreta eskainiko du, baina itxita egongo da abuztuko gainerako egunetan eta irailaren 8ra arte.

Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) Rondilla kaleko Gorosabel eraikinean jarraituko du aurrerantzean, baina hirugarren solairura lekualdatuko da. Hortaz, arreta jaso nahi duten herritarrek eraikineko goiko solairura igo beharko dute abuztuaren 18tik aurrera. Izan ere, abuztuan izango da arreta jasotzeko betarik: abuztuaren 18an, 19an eta 20an bulegoa zabalik izango da, 9:00etatik 14:00etara. Abuztuko gainerako egunetan itxita izango da. Uztaila eta abuztuko hilabeteak pasata, irailaren 8an berrekingo dio bulegoak ohiko jarduerari, astelehenetik asteazkenera, 9:00etatik 14:00etara. 

Doako zerbitzua da KIUB, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. Eskualdeko edozein herritar joan daiteke bertara kontsumo arloan arazoren bat edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa. KIUBek hiru arlotan egiten du lan: kontsumitzaile edota erabiltzaileei orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ondasun bat erosi edo zerbitzu bat kontratatu aurretik eta ondoren, kontsumitzaile edota erabiltzaile gisa dituzten eskubide eta betebeharrei dagokienez; kexa, salaketa eta erreklamazio guztiak izapidetzen; eta prestakuntza alorrera ere bideratzen ditu zerbitzuak.

Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoari buruzko informazio gehiago, hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA