Tolosan salatu den sexu erasoa arbuiatu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/28 | Berdintasuna
  • Erasotuari babesa azaltzareakin batera, Udalak azpimarratu du horrelakoek ez dutela lekurik ez herrian, ez beste inon.
     

Tolosako Udalak sexu erasoak bizi dituztenei arreta emateko protokoloa aktibatu du, herrian izan den azken kasuaren harira. 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, pertsona batek salatu du sexu erasoa egin diotela, eta ustezko egilea atxilotu dute. Horrelakoetan egiten den bezala, Udalak erasotuaren eskura jartzen ditu bere baliabide guztiak.

Kasu hau gaitzetsi du udalbatzak, baita Tolosako Asanblada Feministak ere. Ozen aldarrikatu dute jarrera hauek lekurik ez dutela lekurik, ez herrian, ez beste inon.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA