Ohiko Osoko Bilkura uztailaren 29an, 19:30ean batzar-aretoan

Tolosako Udala
2021/07/27 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du uztailaren 29an, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:

1.    Akta hau onartzea:
    2021eko ekainaren 30eko Ohiko Osoko Bilkurakoa (Akta elektronikoa).

2.    Onartzea Tolosako udalerrian arlo sozioedukatiboan eta psikosozialean esku-hartzeko zerbitzu-kontratua arautuko duen adjudikazioaren kontratazio-jardunbidea, eta lizitazioari hasiera ematea.

3.    Onartzea Bilboko Musika Eskolaren eta Tolosako Udalaren kudeaketa agindua, lan poltsak modu bateratuan kudeatzeko.

4.    Onartzea 2020-2022 Tolosako Udaleko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.

5.    Hasierako onarpena ematea 2021eko dirulaguntzen eranskinaren aldaketari: 3-2021.

6.     Onartzea itxitako ekitaldiko fakturak.

7.    Onartzea aurretiazko fiskalizazio mugatuaren araubidea.

8.    Hasierako onarpena ematea  5/2021 kreditu aldaketaren espedienteari.

9.     2020ko Kontu Orokorra onartzea.

10.    Hasierako onarpena ematea Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak kudeatutako hezkuntza programen konturako zenbait dirulaguntza arautzen dituen oinarriei.

11.    Partzialki onartzea Tolosako Udaleko Berdintasun Kontseilua arautzen duen Erregelamenduaren 5.4. artikuluari egindako alegazioa, eta aipatutako  erregelamenduari behin betiko onarpena ematea.

12.    Hasierako onarpena ematea Tolosako hiri-ekonomia indarberritzeko dirulaguntzen programa arautzeko oinarriei.

13.    2019-2020 urteetako finantza-kontroleko urteko planaren berri ematea.
14.    Eragozpen edo erreparoen kontra emandako ebazpenen urteko txostenaren berri ematea.

15.   Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira, gehieneko edukiera kontuan izanda.