Igandean abiatuko da udako kultur eskaintza biltzen duen Kultura Plazara

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/30 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Besteak beste, antzezlanak, musika emanaldiak eta zinea izango dira udan.

  • Irailaren 12tik 14ra ospatuko da Kultura Plazara jaialdia, eta azken egunean sortzaileen azoka izango da.
     

Igandean abiatuko da Kultura Plazara, Tolosako udako kultur programazioa. Azken urteetan egin moduan, kalera aterako ditu kultur diziplina ezberdinak. Uztailaren 6tik irailaren 14ra adin guztietako jendearentzako egitaraua izango da: musika, antzerkia, dantza eta zinea, besteak beste, udalerriko auzoetan.

 

Leidorren zinea, lau astetan

 

Iaz egin bezala, aurten ere Leidor Aretoa zabalduko da udako lau asteburutan. Uztailaren 6an eskainiko da lehen emanaldia, eta zabalik izango den asteetan, igande eta astelehenetan izango dira saioak. Haurrei zuzendutako zinema izango da nagusi.

 

Antzerkia, musika eta dantza

 

Eszenari dagokionez, uztailaren 10ean izango da lehen emanaldia. Orain-Bi konpainiak Mute izeneko zirku-antzerki ikuskizuna aurkeztuko du Larramendiko plazan. Uztailaren 18an, Udal Musika Bandaren kontzertua izango da Lopez-Mendizabal pasealekuan, eta uztailaren 20an, Anje Duhalde arituko da Plaza Zaharrean.

 

Abuztuaren 11n emanaldi berezia izango da, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan: Donostiako Orfeoia izango da Tolosako Andre Maria elizan, Gerardo Rifon organo jolearekin batera. Abuztuaren 29an, berriz, Suite Seda taldeak San Frantzisko pasealekua girotuko du soul, funk eta disko musikarekin. 

 

Irailaren 3an, Trapu Zaharra taldeak bere azken antzezlana aurkeztuko du Berazubin: Azkena eta bagoaz!. Landa-auzoetara iritsiko da kultura. Abuztuaren 31n, Aldaban Urbasa izeneko akrobazia-ikuskizuna izango da; irailaren 5ean Esti Markez Bedaion, eta 6an, Oreka TX eta Thierry Biscary Urkizun.

 

Jaialdia, irailaren 12tik 14ra

 

Kultura Plazara jaialdiak emango dio itxiera udako programazioari. Zumardiaundian egingo da berriro ere, eta dantza, musika, sorkuntza eta gastronomia uztartuko ditu. Lehen egunean, NODE taldearen dantza-ikuskizuna, eta Rüdiger eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak izango dira; hilaren 13an, berriz, Bea Asurmendi eta Sukena arituko dira. 

Jaialdia ixteko, Tolosaldeko sortzaileen azoka egingo da irailaren 14an. Sortzaileek euren produktuak salgai jartzeaz gain, azokak haien arteko harremanak sustatzeko leku izan nahi du, besteengandik ikasi eta sareak indartzeko. 

 

Azokan parte hartu nahi dutenek mezua bidali beharko dute kultura@tolosa.eus helbidera, honako datuok adierazita: izen-abizenak, ekoizpen mota, harremanetarako datuak (helbide elektronikoa eta telefonoa), sare sozialetako kontua (izanez gero) eta sortutako ekoizpenaren argazki pare bat. Azokan izena emateko epea abuztuaren 22ra arte izango da zabalik (egun hori barne). 

Egitarau osoa eta informazio osagarria: https://kulturaplazara.eus/

Egitarau osoa

 

UZTAILA

 

Uztailak 6, 19:00. Leidor

Zinea: Cómo entrenar a tu dragón.

 

Uztailak 7, 19:30. Leidor

Zinea: Cómo entrenar a tu dragón.

 

Uztailak 10, 19:30. Larramendiko plaza

Zirku-antzerkia: Mute (Orain-Bi konpainia).

 

Uztailak 13, 19:00. Leidor

Zinea: Padre no hay más que uno V.

 

Uztailak 14, 19:30. Leidor

Zinea: Padre no hay más que uno V.

 

Uztailak 18, 20:00. Lopez-Mendizabal pasealekua

Kontzertua: Tolosako Udal Musika Banda.

 

Uztailak 20, 19:00. Leidor

Zinea: Jurassic Worldel renacer.

 

Uztailak 20, 20:00. Plaza Zaharra

Kontzertua: Anje Duhalde.

 

Uztailak 21, 19:30. Leidor

Zinea: Jurassic Worldel renacer.

 

ABUZTUA

 

Abuztuak 10, 19:00. Leidor

Zinea: Baja paternidad

 

Abuztuak 11, 19:30. Leidor

Zinea: Baja paternidad

 

Abuztuak 11, 20:00. Andre Maria Eliza

Organo-zikloa: Gerardo Rifón – Donostiako Orfeoia

 

Abuztuak 29, 20:00. San Frantzisko pasealekua

Kontzertua: Suite Seda.

 

Abuztuak 31, 18:00. Aldaba

Akrobazia-ikuskizuna: Urbasa (Hutsun & Ortzi)

 

IRAILA

 

Irailak 3, 19:00. Berazubi

Antzerkia: Azkena eta bagoaz! (Trapu Zaharra).

 

Irailak 5, 19:00. Bedaio

Kontzertua: Esti Markez

 

Irailak 6, 18:00. Urkizu

Kontzertua: Oreka TX + Thierry Biscary.

 

Irailak 12, Zumardiaundia

19:30. Dantza-ikuskizuna: NODE.

20:00. Kontzertua: Rüdiger.

22:00. Kontzertua: Izaki Gardenak.

 

Irailak 13, Zumardiaundia

20:00. Kontzertua: Bea Asurmendi.

22:00. Kontzertua: Sukena.

 

Irailak 14, 11:00-14:00. Zumardiaundia

Tolosaldeko sortzaileen azoka.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA