Tolosako Udalak 2017ko urriko Osoko Bilkuran onartutakoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/06 | Idazkaritza

Osoko Bilkuraren bideoa amaieran

Tolosako Udalak 2017ko urriaren 31ko Osoko Bilkuran ondokoak onartu ditu beste hainbaten artean:

1. Ordenantza aldaketak 2018rako:

  • Ordenantza Orokorra, zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergarena.
  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gainekoa.
  • Eraikuntza, Instalazio eta Obren gainekoa.
  • Hirilurren Balio Gehikuntzaren gainekoa.
  • Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasarena.
  • Jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta aprobetxamendu bereziari dagokion tasarena.
  • Prezio publikoena.

Dekretu hauen berri eman zen: 1877/2017 (2017/11 transferentzia kreditua), 1881/2017 (2017/12 kreditu gaikuntza) eta 1883/2017 (2017/13 kreditu gehigarria).

2017/14 kreditu gehigarriaren hasierako onarpena. Egonkortasunaren txostenaren jakinarazi zen.

Tolosako EAJ alderdiak aurkeztutako mozioa, “Kalitatezko autobus zerbitzu baten alde, murrizketarik ez” lelopean.

Kataluniari buruz EAJ-PNV eta EHBildu udal taldeek adostutako mozioa.

 

Urriko Osoko Bilkuraren bideoa

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA