Udalak 2019ko apirileko Osoko Bilkuran jorratutakoak

Tolosako Udala
2019/04/11 | Idazkaritza

Osoko Bilkuraren bideoa amaieran

Osoko Bilkuraren kronika irakurgai.

Udalak Ohizko Osoko Bilkura egin zuen apirilaren 10ean, asteazkena, eta honakoak jorratu ziren bertan:

1. Ondorengo akta onartzea: 2019ko apirilaren 1eko Aparteko Osoko Bilkurakoa.
2. Onartzea UDATEko administrarien lanpostuen behin-behineko balorazioa  eta lanpostu zerrendaren aldaketa. Maiatzeko Osoko Bilkuran jorratuo da gaia.
3. Onartzea Musika Eskolako irakasleen hirurtekoen kalkulua lan hitzarmenean barneratzea.
4. Itxitako ekitaldiko fakturak onartzea.
5. Tolosako Udaleko herritarren arreta zerbitzua (UDATE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu izanaren berri ematea.
6. 2019/457 Alkatetza-Dekretuaren berri ematea: alkateak Tokiko Gobernu Batzarrari eskumenak eskuordetzea.
7. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea:
    2018ko abenduaren 31koak: 2018/2395-2018/2396).
    2019ko otsailaren 1etik 28ra (2019/173-2019/371).

8. Mozioa, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen egitasmoa onartzeko eta hura garatzeko konpromisoa hartzeko
9. Mozioa, apustuetarako eta zorizko jokoetarako aretoak hezkuntza-zentroetatik, kultura zentroetatik eta haurrentzako eremuetatik gertu kokatzea mugatzeari buruzkoa.
10. Galderak eta eskaerak.

Osoko Bilkuraren bideoa: