UDATE Herritarren Arreta Zerbitzu berrituaren ordenantzari behin-betiko onarpena eman dio Udalbatzak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/04/11 | Idazkaritza
  • Tolosako Udalak pasa den apirilaren 10ean ohiko Osoko Bilkura egin zuen eta 10 puntuko gai zerrenda jorratu zuten bertan.
  • Hizpide izan zuen udalbatzak UDATE Herritarren Arreta Zerbitzua arautzen duen ordenantzaren behin betiko onarpenaren berri-ematea; Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako irakasleen hirurtekoa lan hitzarmenean barneratzea; Tolargi S.L.-ko kontuen onarpena; Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenen eskuordetzea; eta bi mozio.

Tolosako Udalak pasa den apirilaren 10ean ohiko Osoko Bilkura egin zuen eta 10 puntuko gai zerrenda jorratu zuten bertan. Hizpide izan zuen udalbatzak UDATE Herritarren Arreta Zerbitzua arautzen duen ordenantzaren behin betiko onarpenaren berri-ematea; Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako irakasleen hirurtekoa lan hitzarmenean barneratzea; Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenen eskuordetzea; eta bi mozio: 'Mozioa, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen egitasmoa onartzeko eta hura garatzeko konpromioa hartzeko' eta 'Mozioa, apustuetarako eta zorizko jokoetarako aretoak hezkuntza-zentroetatik eta haurrentzako eremuetatik gertu kokatzea mugatzeari buruzkoa'.

Udalbatzak 2018ko abenduan UDATE Herriatarren Arreta Zerbitzua arautzen duen ordenantzari hasierako onespena eman zion eta 2019ko apirileko bilkuran behin betikoz onartu du. Gai zerrrendan zegoen ere zerbitzuko langileen behin-behineko balorazioa, dagokion lanpostu zerrendaren aldaketarekin, baina gaia maiatzeko plenoan lantzea adostu zen bilkuran bertan.

Jorratu zen ere Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako irakasleen hirurtekoa lan hitzarmenean barneratzea, zehazki aintzinatasuna eguneratzearen ondoriozkoa. Musika Eskolan kontratatuak izateko baldintza berdinak bete behar dituzten langileek, zeregin berdinak egikaritzen dituztenek, eta Tolosako Udaleko Lanpostuen Zerrendakolanpostu berdinak betetzen dituztenek, araubide ezberdinak zituzten. Horiek berdindu dira, lan baldintzak homogeneizatuz eta antzinatasuna eguneratu zaie guztiei.

Bi mozio ere izan ziren hizpide, irakurgai esteketan:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA