Javier Liñerak “Barro Rojo” ikuskizuna aurkeztuko du ostiralean, LGTBIQ Nazioarteko Egunaren baitan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/06/15 | Berdintasuna

Datorren ekainaren 16an, arratsaldeko 20:30etan, “Barro Rojo” ikuskizuna iritsiko da Tolosako Topic zentrora. Tolosako Udaleko Berdintasun sailak ekainak 28, LGTBIQ Nazioarteko Egunerako prestatu duen programazioari emango dio hasiera. 2016ko Indifest Festibalaren ikuskizun onenaren saria eta Ehgam-en 2016ko Urrezko Hiruki saria irabazi zituen lanak. Honetaz gain, Arte Eszenikoen Max sarietarako ere izendatua egon zen, Egile Berri Onenaren mailan, hain zuzen.

Ikuskizunaren protagonistak kontatzen duen bidaia da. Bere historia eta gay den osabaren historia. Historia bat beste historia baten barruan. Kontzentrazio esparru batean sartu zuten osaba eta gero Frankoren gartzelan. Gay izateagatik. Iraganeko bi errealitateen historia. Hitlerren Europa, Frankoren Espainia. Eta bere historia, iraganetik elikatzen den historia.

“Barro Rojo” Javier Liñerak idatzi eta antzezturiko lana da, Linda Wiseren eta Daniela Molinaren zuzendaritzapean.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Daniela Molina, Linda Wise
  • Sorkuntza eta testua: Javier Liñera
  • Aktorea: Javier Liñera
  • Argiztapen diseinua eta teknikariak: Patxi Pascual, Aitor Pérez
  • Produkzioa: Javier Liñera

Sarrerak

Topic Tolosan (Euskal Herria Plaza, 1. Tolosa) edo www.topictolosa.com web orrialdean eskuragarri.

Sarrera bikoitza zozketatuko da Tolosako Udalaren sare sozialetan: Facebook, Twitter eta Instagram (14:30, osteguna, ekainak 15).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA